Egunerokoa!!



2009ko apirila 27


Kaixo!! Gaur, asteko lehenengo eguna izan da. Goizean etxean geratu naiz, nire gurasoak lanean daudelako eta nire ahizpa zerbait erostera atera delako. Oso lasai egon naiz eta bazkaldu eta gero, nire lagunekin hiriaren erdialdera joan naiz. Pixka bat ibili eta gero "Kruntz-era" joan gara afaltzera. Iratxe, Olga, Miriam eta ni bi bokadilo hartu ditugu lauren artean jateko.


Oso gustora egon gara denen artean eta hizketan geratu gara afaldu eta gero. Ez zen egon inolako arazorik, denen artean ondo eramaten garelako eta oso lasai egon gara. Geroago, bueltatxo bat eman dugu eta hamabietan gutxi gora behera, etxera joan gara.




2009ko apirila 28


Gaur Sanprudentzio eguna denez, Armentiako landetara bazkaltzera joan gara. Denen artean jan eta gero, landetan etzanda geratu gara baloi batekin jolasten . Egun eguzkitsu bat izan denez gustora gaude landetan eta arratsalde guztia egon gara atseden hartzen eta puestoak begiratzen. Oso lasaia izan da. Ondoren, Pradoko parkera joan gara pixka bat jolasteko eta Alejandrari itxoiteko. Ordu erdi txoiten egon ginen baina Alejandra etorri ez denez eta berandu denez etzera joatea erabaki dugu. Pixka bat haserretuta, baina beno, berehala ahaztu dugu eta goxoki batzuk erostera joan gara. Baina hori kenduz, egun pozgarri bat izan da.



2009ko apirilak 29 eta 30a


Egun hauek nahiko lasaiak eta antzekoak izan dira, goizean etxeko lanak egiten nituen eta bazkaldu eta gero, nire ahizparekin egoten ginen Amaia eta ni. Nire etxeran jolasten egoten ginen eta nire gurasoak lanean zeundenez, gu etxean geratzen ginen ordenagailu edo wii-ra jolasten eta telebista ikusten. Oso dibertigarria izan zen.



2009ko maiatza 1


Gaur nire herrira joan naiz, bertan nire guraso eta ahizparekin ibilbide bat egin dut. Bukatzean oso nekatuta nengoen eta zelaian etzandak egon gara nire ahizpa eta ni, azkenean oso lasaia izan da. Geroago etxera joan gara bazkaltzera, oso gustora. Bazkaldu eta gero, nire ahizpa eta ni haserretu egin gara eta irakurtzera joan da beste gela batera. Bakarrik geratu naiz eta asko aspertu naiz baina afaldu ondoren txokolatezko pastel bat egin dugu denen artean eta nire ahizpa eta ni, beti bezala egon gara, ezer ez gertatu balitz bezala eta oso pozik egon nahiz arratsalde osoa. Hemen bukatzen da nire astea!! Beste batera arte!! Agur.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

2 Response to "Egunerokoa!!"

  1. olga_95 says:
    14 de mayo de 2009, 1:39

    Leire! Zer moduz??
    Asko gustatu zaizkit zure argazkiak, eta jan genuen bokata oso ona zegoen ñammm :D beno muxu handi bat! :)

  2. ania says:
    21 de mayo de 2009, 1:55

    kaixoo leiretxu!
    Oso ondo pasatu duzu baina ni egongo banintz ... ezin hobeto!! kar kar
    datorren urtean gasteizen geratzea saiatuko naiz!

    muxux!