Autobus geltokia Arriagako parkean



Gasteizko Udalak, autobus geltokia Arriagan egitea erabaki du, geltoki honek, 15 mila euro balioko du eta hotel, bulegoak eta parking bat edukiko du. Hau dela eta, hortik bizi diren biztanleak, ez daude batere ados aukerarekin.


Badirudi, Arriagako parke eraikinak egiteko leku aproposa dela Udalaren ustez, parke hori ia inork ez duelako erabiltzen. Dena den, biztanleek bere erabilerari buruz askoz gehiago jakingo dute. Esan dugun bezala, han bizi direlako. Beti bezala, haien artean iritzi ezberdin asko daude, baina gehienak kontra daude. Biztanleei dagokie, parkea suntsitzea. Ez da bat ere ona, ia 600 zuhaitz gutxiago egongo direlako, trafiko asko emango duela esaten dute, Bilboko autobiaren sarreran dagoelako. Haien ustez, ez dugu beste hotel bat behar, bost izarreko bat eraiki dutelako dagoeneko. Eta ez dago jendea bulegoetan lan egiteko, gainera, handiegia dela uste dute. Hona hemen biztanle batek esandako esaldi bat: " Tranbia, autobusa, kotxea, trena... Aupa!! Udaletxeko gizon emakumeak bakarrik metroa eraikitzea falta da! Ziur zaudete beharrezkoa dela, dena eraikitzea? Bestalde, aldeko iritziak daude. Batzuei Gasteiz handitzea hoberena iruditzen zaie, eta Udalari kasu egitea, Gasteiz ondo kontrolatzen dutelako.

Ni ez nator bat iritzi honekin, nire ustez Udalak ez du Gasteiz beti ondo kontrolatzen eta batzuetan biztanleak ez daude ados beraren aukerarekin, bakoitzak bere iritziak eduki behar ditu.

Biztanleen argudioekin bukatzeko, beste leku batean egin behar dutela pentsatzen dutenak daude, baina haiek ez daude ez alde ez kontra, berdin zaie egitea ala ez, baina beste leku batean egitea proposatzen dute.


Ni bat nator argudio honekin, nire ustez, Gasteiz handitzea ona da, bai, baina pasatu gabe eta balio ez duten lekuetan eraikitzea hobea dela uste dut. Niretzat, parke hori oso baliagarria da, buelta bat emateko edo umeak jolasteko.


Bukatzeko, neurriak hartzea espero dugula esango dut eta beti bezala konponbide bat ipintzea, hau da, denok ados jartzea.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

1 Response to "Autobus geltokia Arriagako parkean"

  1. Marta_tbc says:
    3 de abril de 2009, 3:14

    kaixo leire! zure bloga primeran dago! horrela segi eta zihur irabazten duzula. muxu pila! aguur