Navidad

Cuento de navidad

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Olerkia!!


Gure munduan,


mundu alai eta zoriontsua,


txori aske bat bezala bizi nahian.



Gure mundu alaian,


inor negar egitean,


alaia egiten da benetan.



Baina negarrak,


guru munduaren indarrak


gordeta du zoriontasuna


eta baita ere askatasuna.



Txoriak, beti alaiak,


eta beti zoriontsuak,


beti kantan


eta beti ohika.



Gizakiak, ordez, negarran estalitak


uste dute, txoriei askatasuna kentzean,


zoriontsuak izango direla.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Olerkia




Nire pentsamenduetan,

gorde nituen

hitzak.



Zure begietan,

zure pentsamenduak

aurkitu nituen.




Eta gure bihotzetan,

elur malutak bezala,

arteko sentimenduak

urtu dira.



Baina nire pentsamenduetan,

oraindik bizirik daude

lehenengoz gorde nituen

hitzak.






  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Olerkia


Imaginazio gehiago izango banu,

argiagoa izango banintz,

dotoretasuna izango banu,

politagoa izango banintz

edo diru gehiago izango banu...


Hitz batekin, perfektua izango banintz,


denok nahi dutena izango nuke
eta nirekin zoriontsuagoa biziko nuke.


Baina inoiz

inola,

eta inon

ez naiz ni berriro izango.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Ma ville!!


Ma ville s'appelle Vitoria-Gasteiz, c'est une petite ville dans le nord. Dans ma ville, il fait froid en hiver et il fait chaud en été. C'est une ville pratique et jolie. Il se trouve dans le Pays Basque et c'est le capital. J'adore Vitoria parce qu'il n'y a pas trop de bruit et trop de pollution. C'est une ville moyenne, ni grande ni petite, c'est une ville historique et industrielle.


Il y a un aéroport, qui s'appelle Foronda une gare routière, et des garages. Pour acheter, il y a quatre centres commerciaux; boulebard, lakua, carrefour et corte ingles.

Il y a beaucoup de bistrots et beaucoup d'universités, de cathédrales et des hôpitaux.


Pour le transport , il y a un aéroport, une gare, des vélos, des taxis, des bus, et des voitures. Maintenant il y a un nouveau tramways.



C'est une ville intéressante et confortable.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Egunerokoa!!



2009ko apirila 27


Kaixo!! Gaur, asteko lehenengo eguna izan da. Goizean etxean geratu naiz, nire gurasoak lanean daudelako eta nire ahizpa zerbait erostera atera delako. Oso lasai egon naiz eta bazkaldu eta gero, nire lagunekin hiriaren erdialdera joan naiz. Pixka bat ibili eta gero "Kruntz-era" joan gara afaltzera. Iratxe, Olga, Miriam eta ni bi bokadilo hartu ditugu lauren artean jateko.


Oso gustora egon gara denen artean eta hizketan geratu gara afaldu eta gero. Ez zen egon inolako arazorik, denen artean ondo eramaten garelako eta oso lasai egon gara. Geroago, bueltatxo bat eman dugu eta hamabietan gutxi gora behera, etxera joan gara.




2009ko apirila 28


Gaur Sanprudentzio eguna denez, Armentiako landetara bazkaltzera joan gara. Denen artean jan eta gero, landetan etzanda geratu gara baloi batekin jolasten . Egun eguzkitsu bat izan denez gustora gaude landetan eta arratsalde guztia egon gara atseden hartzen eta puestoak begiratzen. Oso lasaia izan da. Ondoren, Pradoko parkera joan gara pixka bat jolasteko eta Alejandrari itxoiteko. Ordu erdi txoiten egon ginen baina Alejandra etorri ez denez eta berandu denez etzera joatea erabaki dugu. Pixka bat haserretuta, baina beno, berehala ahaztu dugu eta goxoki batzuk erostera joan gara. Baina hori kenduz, egun pozgarri bat izan da.



2009ko apirilak 29 eta 30a


Egun hauek nahiko lasaiak eta antzekoak izan dira, goizean etxeko lanak egiten nituen eta bazkaldu eta gero, nire ahizparekin egoten ginen Amaia eta ni. Nire etxeran jolasten egoten ginen eta nire gurasoak lanean zeundenez, gu etxean geratzen ginen ordenagailu edo wii-ra jolasten eta telebista ikusten. Oso dibertigarria izan zen.



2009ko maiatza 1


Gaur nire herrira joan naiz, bertan nire guraso eta ahizparekin ibilbide bat egin dut. Bukatzean oso nekatuta nengoen eta zelaian etzandak egon gara nire ahizpa eta ni, azkenean oso lasaia izan da. Geroago etxera joan gara bazkaltzera, oso gustora. Bazkaldu eta gero, nire ahizpa eta ni haserretu egin gara eta irakurtzera joan da beste gela batera. Bakarrik geratu naiz eta asko aspertu naiz baina afaldu ondoren txokolatezko pastel bat egin dugu denen artean eta nire ahizpa eta ni, beti bezala egon gara, ezer ez gertatu balitz bezala eta oso pozik egon nahiz arratsalde osoa. Hemen bukatzen da nire astea!! Beste batera arte!! Agur.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Autobus geltokia Arriagako parkean



Gasteizko Udalak, autobus geltokia Arriagan egitea erabaki du, geltoki honek, 15 mila euro balioko du eta hotel, bulegoak eta parking bat edukiko du. Hau dela eta, hortik bizi diren biztanleak, ez daude batere ados aukerarekin.


Badirudi, Arriagako parke eraikinak egiteko leku aproposa dela Udalaren ustez, parke hori ia inork ez duelako erabiltzen. Dena den, biztanleek bere erabilerari buruz askoz gehiago jakingo dute. Esan dugun bezala, han bizi direlako. Beti bezala, haien artean iritzi ezberdin asko daude, baina gehienak kontra daude. Biztanleei dagokie, parkea suntsitzea. Ez da bat ere ona, ia 600 zuhaitz gutxiago egongo direlako, trafiko asko emango duela esaten dute, Bilboko autobiaren sarreran dagoelako. Haien ustez, ez dugu beste hotel bat behar, bost izarreko bat eraiki dutelako dagoeneko. Eta ez dago jendea bulegoetan lan egiteko, gainera, handiegia dela uste dute. Hona hemen biztanle batek esandako esaldi bat: " Tranbia, autobusa, kotxea, trena... Aupa!! Udaletxeko gizon emakumeak bakarrik metroa eraikitzea falta da! Ziur zaudete beharrezkoa dela, dena eraikitzea? Bestalde, aldeko iritziak daude. Batzuei Gasteiz handitzea hoberena iruditzen zaie, eta Udalari kasu egitea, Gasteiz ondo kontrolatzen dutelako.

Ni ez nator bat iritzi honekin, nire ustez Udalak ez du Gasteiz beti ondo kontrolatzen eta batzuetan biztanleak ez daude ados beraren aukerarekin, bakoitzak bere iritziak eduki behar ditu.

Biztanleen argudioekin bukatzeko, beste leku batean egin behar dutela pentsatzen dutenak daude, baina haiek ez daude ez alde ez kontra, berdin zaie egitea ala ez, baina beste leku batean egitea proposatzen dute.


Ni bat nator argudio honekin, nire ustez, Gasteiz handitzea ona da, bai, baina pasatu gabe eta balio ez duten lekuetan eraikitzea hobea dela uste dut. Niretzat, parke hori oso baliagarria da, buelta bat emateko edo umeak jolasteko.


Bukatzeko, neurriak hartzea espero dugula esango dut eta beti bezala konponbide bat ipintzea, hau da, denok ados jartzea.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS